miércoles, 31 de octubre de 2018

Ikastaroaren balorazioa

Urria amaitzear dagoen honetan ikastaroa bukatzeko ordua heldu da.
Oso hilabete gogorra izan da neuretzat: eskolako lana, etxea, 16 hilabeteko txikitxoa eta batera bi Prest Gara, on-line biak, egiteko beharra. 
Ez nintzela helduko zirudien arren ez da hainbesterako izan!

Ikastaroaren hasieran esan nuen bezala duela zenbait ikasturte PLEaren lehenengo hurbilketa egin nuen eta oraingoan bertan ikasitakoa finkatu eta ezagutza berriak ere eskuratu ditudalakoan nago. 
Orain hau guztia martxan ipintzeko beldurra alde batera uztea besterik ez zait falta!

Pertsonalki asko ikasi dudalakoan nago, nire PLEa behingoz antolatu dudalakoan nago, Symbaloo erramientari etekina ateratzen hasi beharko naiz orduan! 

Feddlyri dagokionez interesekoak ditugun web orriak edota informazio iturriak kontsultatzeko ere bikaina iruditu zait.

Gainera, Diigon outlinerra sortzeko aukera asko gustatu zait. Aurretik classroom erabili izan dut, baina, ezagutu gabe Diigok informazioa on-line bilatzeko aukera hobeak eskaintzen dituelakoan nago.

Bestalde, proiektuen bidez talde lan kooperatiboak egiteko Twitter sare sozialak eskaintzen dituen aukerak ez nituen ezagutzen nahiz eta erabili izan dudan beste gai batzuk lantzeko.

Honekin guztiarekin agurtzea besterik ez zait falta, 

Laster arte irakasle eta kurtsokide guztiei!

Plazer bat izan da!

                       Resultado de imagen de bye 

domingo, 28 de octubre de 2018

Instagram

Ikastaroa aurrera doa eta konturatu gabe amaierara hurbiltzen gaude!
Aste honetako lana Instagramen erabilera eta hezkuntzan dituen aplikazioak, hain zuzen ere.

Egia esan ekintza hau burutu arte ez dut pentsatu inoiz Instagram gela batean erabil zitekeenik..., baina, ... egun gainera proiektuen bitartez lan egiten hasi garela eta gure etorkizuna hezkuntzan proiektuen bidez lan egitera bideratu behar dugula aintzat hartuta baliabide interesgarria izan daitekeela uste dut zenbait kasutan:

- Argazkietan idazteko aukera egonda aukera paregabea izan daiteke proiektu baten bilakaera azaltzeko.
- Horretaz gain, ikas komunitatearekin ikastetxean burutzen diren proiektuak eta ekintza osagarriak partekatzeko erabili daiteke.
- Interesgarria da ere Instagram, Twitter, Facebook eta Tumblr binkulatuta edukitzeko posibilitatea. Oso gutxi ezagutu arren, gela bakoitzarekin "mikroblg" bat sortuz gero aukera asko eman ditzakeela pentsatzen dut informazioa partekatzeko, antolatzeko eta gogoeta egin ahal izateko.

Nire Instagrameko erabiltzailea "janireestradaahedo" da. Ariketa honetan bete beharreko atazak hiru argazki partekatzea eskatzen zuen. Hauexek neureak:

- Ernalketa:



- Zientziak ere alderdi barregarria duelako:


- Liburu interesgarria:


Jarraian Twitter, Facebook eta Tumblr-ren egindako ekarpenen argazkia ikusgarri daukazue:

- Twitter:



- Facebook:




- Tumblr:


Zenbat ikasten ari naizen ikastaro honekin! Hemendik aurrera beldurra alde batera utzi eta klasean ikasleekin martxan ipintzea besterik ez zait falta!


miércoles, 24 de octubre de 2018

Facebook vs. Twitter

Oraingo honetan beste sare sozial bat erabiltzea tokatu zaigu: Facebook.

Aspaldi erabiltzen dudan sare soziala da. Egia esan gustuko ditudan orriak irakurtzeko erabiltzen dut edo herrian gertatzen diren gora beheretaz jabetzeko. Normalean ez ditut argazkiak igotzen ezta publikazio zuzenik egiten ere. Soilik, gustatzen zaizkidan berriak edo egoerak partekatzen ditut.

Egia esan facebook hezkuntzako baliabide bezala erabiltzea ez zait inoiz burura etorri. Guk ikastaro honetan egin dugun moduan talde pribatu bat sortu daiteke eta bertan klaseko ikasle guztiak sar daitezke, materiala ere igo daiteke eta aukera ematen du adituen orriak jarraitzeko edo beste talde batzuetan, adituak direnak gai konkretu batean, sartzeko baimena eskatuz gero. 

Baina, gaur egun gizartean oso errotuta dagoen sarea da. Pertsona askok eguneroko pasarteak kontatzeko erabiltzen dute, erakunde edo elkarteek iragarkiak publikatzeko erabiltzen dute, ..., beraz, neure uste apalean sare sozial honen ezaugarria "informala" izatea da eta hezkuntzak "formaltasun" kutsua eduki beharko lukeelakoan nago.

Twitter duela denboraldi bat egindako ikastaro baten harira erabili nuen estrainekoz. Nire erabiltzailea @PleaJanire da. Ikastaro horretan erabili nuenetik ez dut orain arte berriro erabili. 

Orain, facebook eta twitter-ren arteko hautua egin beharko banu klasean erabiltzeko twitter aukeratuko nuke, izan ere, kutsu serioagoa duelakoan nago, taldeak ere sor daitezke, gai baten inguran informazioa bilatzeko hitz gakoak erabilita nahikoa da, normalean twitter-en adituek idazten dute eta publikazioak formalagoak dira, besteak beste.

Ikastaroan hiru taldeetan eskatu dut partaidetza: 
- Docentes, 42.073 partaide ditu eta hezkuntza esperientziak partekatzeko helburua dauka.
- CREAR (Compartiendo Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje en Red): 6.858 partaide ditu eta baliabideak, esperientziak, iritziak, etab. partekatzeko erabili daiteke.
- La semana del proyecto: 368 partaide ditu eta proiektuak partekatzen dira.

Gainera, biología sin fronteras eta biología digital orriak jarraitzen hasi naiz. Lehenegoak, biologiaren lotutako galderak eta erantzunak biltzen ditu eta bigarrenak, zientziaren dibulgazioa du helburu nagusi.


                                Resultado de imagen de twitter vs facebook educacion



sábado, 20 de octubre de 2018

Twitter

Ikastaroa aurrera doa eta oraingo honetan twitter erabiltzea tokatu zaigu!

Kontua duela pare bat urte sortu nuen beste ikastaro baten harira, baina orain arte berriro ez dudala erabili aitortu beharra daukat!

Nire erabiltzailearen izena bertan @PleaJanire da, izan ere, egindako ikastaro horrek ere norberaren PLEaren gaia jorratzen zuen.

Hau da nire agurraren esteka, ikusi nahi baduzue klikatu besterik ez duzue egin behar: https://twitter.com/PleaJanire/status/1052113264858095616.
Ariketa honetan twitter-en hainbat ariketatxo erraz egitea proposatu zaigu. Bertan kuxkuxeatu ditzazkezue!

Orain arte ez dut twitter baliabidetzat hartu, baina neure ustez irakasleen artean zein irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen sare soziala izan daitekeelakoan nago. Ikastaro honetan egin dugun bezalaxe hastag komun bat erabiliz irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa areagotzeko iragarki taula moduan erabili zitekeen.

Gurasoak informatzeko ere erabili daitekeelakoan nago. Are gehiago, gurasoek aukera izango lukete klaseko egiten direnen lanen gaineko informazioa jasotzeko eta gertutik euren seme-alaben hezkuntza prozesua jarraitzeko.

Gainera, esteka eta baliabide interesgarriak partekatzeko aukera ematen du eta talde desberdinen arteko informazioa partekatzeko ere bai.

Twitter, azken finean, norberaren PLEaren erramienta potentea izan daitekeelakoan nago eta hemendik aurrera neure egunero lan esparruan barneratzeko ahalegina egin beharko nukela uste dut.

jueves, 11 de octubre de 2018

Diigo

Gaur zubia hasi baino lehen Diigo ezagutzea erabaki dut, jai egunak ikastaroko lan guztiak amaituta edukita hasteko prest!

Bideoak ikusi ditudanean eta Diigo-n estraineko aldiz sartzerakoan apurtxo bat ikaratu nahiz hainbeste baliabide eta aukera duela ikusita! 
Baina, tira... ariketa egitea lortu dudalakoan nago eta hona hemen neure iritzia:



Oso erramienta ona izan daiteke ikastetxeetan lan kooperatiboa sustatzeko, izan ere, interneteko konexioa soilik izatearekin aukera dago mota anitzetako baliabideak, irakasleen edota ikasleen artean partekatzeko. Gainera, taldeak egiteko aukera interesgarria iruditu zait. Outliner-ra sortzea classroom-aren aukera berdintsua ematen du, eta oraindik erabili ez dudan arren abantailak eduki ditzakeelakoan nago informazioa plataforma berean, Diigo-n, eskuratzeko eta partekatzeko aukera baitago.

Asko gustatu zait bakoitzaren interesekoa diren taldeetara batzeko aukera izatea, horrela, informazio edo baliabideren bat bilatu behar dugunean benetan gai horretan eskuarki lotuta lanean dabiltzaten adituen lanak edo argitalpenak eskuratuko ditugulako.

Hutsuneei buruz hitz egitea momentu honetan oso zaila egiten zait gaur ezagutu berri dudalako. Bat aipatzekotan inprimatzeko aukera eza esango nuke, pantailaren argazkia egin beharko litzateke.

Interesgarria eta erabilgarria iruditzen zait Javier Carrillok aurkezten duen Portal de Actividades Educaticas multimedia-Educaplay plataforma, hezkuntza arloan multimedia-baliabideak sortzeko aukera ematen duenak. 

Neure Diigo-ko profila bisitatu nahi baduzue sartu zaitezte jarraian dagoen link-ean:


Gainera, hemen daukazue ariketarekin lotuta DBHko 1. mailan Ekosistemak lantzeko sortu dudan outliner-raren esteka:

https://www.diigo.com/outliner/g4c5bl/Ekosistemak?key=w4c4m0mof3

sábado, 6 de octubre de 2018

Zein da elkarlanaren abiapuntua?

Gaur egun ikastetxe guztietan pil-pilean dagoen asuntua daukagu lankidetzarena. Hau da, ikastetxeei Gobernuak berak eskatzen die proiektuka lan egitea ikasleen gaitasunak modu bateratu batean lantzeko eta aniztasunari aurre egiteko, besteak beste, etorkizuneko gizabanakoak adimen anitzak garatu ditzaten etengabeko aldaketan bizi garen mundu globalizatu honetan. 

Baina, nola gauzatu aldaketa hau? 

Horretarako lankidetza edo elkarlana ezinbestekoak direlakoan nago, bai ikasleek modu bateratu batean kooperazioa eta kolaborazioa aldarri bezala hartuta bai eta irakasleok gure lanari dagokionez.

Neure uste apalean hezkuntza munduan lan egiten dugunok konziente gara etengabeko formazioa ezinbestekoa dela hezkuntza kalitatezkoa izango dela bermatzeko. 

Askotan, aurreko post batean adierazi dudan bezala, informazio gehiegirekin lan egiten dugu, beraz, norberaren PLEa eudukitzea lehenengo urratsa izan beharko litzateke irakasle bakoitzak bere irakaskuntza prozesuaren sarea osatzeko. 

Behin pausu hau emanda, sare sozialek berebiziko garrantzia dutelakoan nago, izan ere, gure ezagutza partekatzen ez badugu ez baita ezagutzera emango eta ondorioz, gure lanak ez duelako hezkuntza munduan eraginik edukiko. 

Baina, hezitzaile guztiak bat egitea zaila izan daiteke, izan ere, irakasle bakoitzaren errealitatea, arazoak eta erronkak ez dira berdinak. Are gehiago, normalean egunerokotasunean sortzen diren arazoekin eta lanarekin lepoz gainezka gabiltza eta pertsona askorentzat "lan extra" bat suposatuko lukeenez sarean lan egiteak ezetza emango lukete.

Hastearren, ondo legoke gai hauekin lotuta ikastaroak egiten ditugunok sarean lan egiten hastea lehenego aurrerapausuak eman izan baititugu jada. Hots, norberaren PLEari forma ematen hasi diogu, Symbaloo erramientaren bidez; Feedly baliabidea ere hasi gara dagoeneko erabiltzen gure intereseko informazioa bat-batean eta modu bateratuan ikusi ahal izateko. Beraz, lanaren erdia eginda daukagu jada!

Ondoren, bakoitzak bere ikastetxean lankideak animatu ditzakegu eta are gehiago, irakasle guztiok formakuntza egiten dugunez eta gai arrunta izanen denez IKT-ena, zergatik ez zuzendaritza taldeari proposatu ikasitakoa gainontzeko irakasleei irakastea?

…Sabemos cómo hemos comenzado; no
podemos decir dónde llegaremos. (…) Todos
hemos de cooperar. Aquí no hay uno sólo y los
demás son comparsa, sino que cada cual tiene
su sitio, su deber, su responsabilidad.
(P. Poveda, 1919)


Eta nola sortu dezakegu OLE-a gure ikastetxean? 

Linda Castañedak dioenez, Irakaskunta Ingurune Antolatzaileak bere baitan hartuko lituzke informazio iturriak, erramientak, ekintzak, mekanismo kognitiboak eta erakunde horretan parte hartzen duten pertsonen sarea ikasteko asmoarekin.

Beraz, OLE-ek zentzu handi batean erakunde bateko kideen PLE-ak bateratzeko aukera emango luke eta garrantsitzuena dena, partaideak beraien arteko lankidetzan arituko lirateke amankomuneko helburuak lortzeko.

Orduan, ikastetxe bat erakunde bat denez, bertako partaideek identitate digitala badute, hau da, PLE-a badute eta sare sozialetan modu aktibo batean parte hartzen badute, nahikoa izango litzateke elkarlana OLE-ak implementatzeko. 

Eta nola? Ba, formazioaz baliatuta, hau da, ikastetxeetan zuzenean lehentasuna ematen XXI. mendeko baliabide ezin hobe hauei!

viernes, 5 de octubre de 2018

Feedly

Oraingo honetan Feedly baliabidearekin lan egin behar izan dugu.

Feedly-k RSS-ak irakurtzeko aukera ematen digun baliabidea daukagu. Erramienta honek gustuko dugun web orrialde bat edo blog bat "klik" bakar batean eskura izateko aukera ematen digu.

Feedly ez dut inoiz erabili, beraz, eragozpenik momentuz ez diot aurkitzen. 

Bere erabilerak sortzen dituen abantailak honako hauek izan daitezkeelakoan nago:
- Atsegin ditugun web orriak edota blogak leku bakar batean, modu bateratu batean, kudeatzeko aukera ematen digu.
- Gustuko ditugun atarietan izenpetu gaitezke eta gure interesekoak diren edukiak irakurri.
- Berriak gaurkotasunarekin irakurtzeko aukera ematen du.
- Kategoriak sor ditzakegu informazioa sailkatzeko.

Hona hemen sortutakoa:








Zer da Norberaren PLEa?


PLE, ingeleses Personal Learning Enviroment, norberaren irakaskuntza pertsonala kudeatzeko erabiltzen diren elementuek osatzen dute, besteak beste, baliabideak, ekintzak eta informazio iturriak, esaterako.

PLEak, beraz, irakaskuntza esparruan eta edozein lan eremuan erabili delakoan nago. Alde batetik, norberak sortzen dituen informazioa eta ezagutzak biltzeko eta bestetik, informazio hau guztia internet duen edonorrekin partekatu ahal izateko. Era berean, pertsonok gure PLEa erabili dezakegu gure informazio iturriak edo informazio sortzaileak modu bateratu batean eskura edukitzeko.

Neure uste apalean, irakasleok urtero urtero informazio eskerga jasotzen dugu eta sortzen dugu ere bai, eta askotan ikastetxez aldatzean egindako lan guztia pikutara doa, horrek suposatzen duen galerarekin. 

Beraz, norberaren PLEa Symbaloo moduko baliabide batean txertatuta erramienta paregabea izan daitekeelakoan nago!


Resultado de imagen de mi ple facilita labor docente

miércoles, 3 de octubre de 2018

Symbaloo: Neure webmix-a



Berez aurreko post-ean aurkeztu behar bazen ere, ez dut lortu webmix-a bertan integratzea. Horrexegatik post labur hau, neure webmix-a aurkezteko.

Espero dut zuen gustokoa izatea! 

Laster arte!

PLE

Oraingo honetan Symbaloo erabili behar izan dugu. Symbalook baliabide garrantzitsuak elkartzeko eta parterkatzeko aukera ematen duen erramienta da.

Symbalook norberaren PLEa antolatzeko egokia iruditzen zait, izan ere, baliabide digital honetan nahi ditugun helbide eta baliabide interesgarriak gorde ditzakegu modu erraz eta oso bisualean. Honek guztiak, beraz, norberaren PLEa, norberaren ikaskuntza pertsonalean etengabeko onura sor dezakeelakoan nago.

Symbaloo erremienta aurreko ikastaro batean ezagutu nuen eta garai horretan erabili behar nuelako erabakia hartu nuen baina orain arte ez dudanez erabili... orain da momentua berriro martxa hartzeko!

Resultado de imagen de ple teacher

Aurkezpena: Blogger eta Padlet


Ikastaro berri baten harira ikasten ari nintzeneko blog hau berreskuratzea egokia iruditu zait. 


Resultado de imagen de blogger

Ikastaroa, zehazki, duela pare bat urte egindako batekin lotura estua duelakoan nago. Norberaren PLEa eta irakaskuntza inguruneekin erlazioa zuzena du, hain zuzen ere.

Lehenengo ariketa honetan, blog-a sortzea eta PADLET-en aurkezpena egiteko eginkizuna izanik hona hemen neure aurkezpena:


Padlet oso interesgarria izan daiteke ikasleekin lan kooperatiboak eta kolaboratiboak egiteko. 



Resultado de imagen de padlet