miércoles, 24 de octubre de 2018

Facebook vs. Twitter

Oraingo honetan beste sare sozial bat erabiltzea tokatu zaigu: Facebook.

Aspaldi erabiltzen dudan sare soziala da. Egia esan gustuko ditudan orriak irakurtzeko erabiltzen dut edo herrian gertatzen diren gora beheretaz jabetzeko. Normalean ez ditut argazkiak igotzen ezta publikazio zuzenik egiten ere. Soilik, gustatzen zaizkidan berriak edo egoerak partekatzen ditut.

Egia esan facebook hezkuntzako baliabide bezala erabiltzea ez zait inoiz burura etorri. Guk ikastaro honetan egin dugun moduan talde pribatu bat sortu daiteke eta bertan klaseko ikasle guztiak sar daitezke, materiala ere igo daiteke eta aukera ematen du adituen orriak jarraitzeko edo beste talde batzuetan, adituak direnak gai konkretu batean, sartzeko baimena eskatuz gero. 

Baina, gaur egun gizartean oso errotuta dagoen sarea da. Pertsona askok eguneroko pasarteak kontatzeko erabiltzen dute, erakunde edo elkarteek iragarkiak publikatzeko erabiltzen dute, ..., beraz, neure uste apalean sare sozial honen ezaugarria "informala" izatea da eta hezkuntzak "formaltasun" kutsua eduki beharko lukeelakoan nago.

Twitter duela denboraldi bat egindako ikastaro baten harira erabili nuen estrainekoz. Nire erabiltzailea @PleaJanire da. Ikastaro horretan erabili nuenetik ez dut orain arte berriro erabili. 

Orain, facebook eta twitter-ren arteko hautua egin beharko banu klasean erabiltzeko twitter aukeratuko nuke, izan ere, kutsu serioagoa duelakoan nago, taldeak ere sor daitezke, gai baten inguran informazioa bilatzeko hitz gakoak erabilita nahikoa da, normalean twitter-en adituek idazten dute eta publikazioak formalagoak dira, besteak beste.

Ikastaroan hiru taldeetan eskatu dut partaidetza: 
- Docentes, 42.073 partaide ditu eta hezkuntza esperientziak partekatzeko helburua dauka.
- CREAR (Compartiendo Recursos para la Enseñanza y el Aprendizaje en Red): 6.858 partaide ditu eta baliabideak, esperientziak, iritziak, etab. partekatzeko erabili daiteke.
- La semana del proyecto: 368 partaide ditu eta proiektuak partekatzen dira.

Gainera, biología sin fronteras eta biología digital orriak jarraitzen hasi naiz. Lehenegoak, biologiaren lotutako galderak eta erantzunak biltzen ditu eta bigarrenak, zientziaren dibulgazioa du helburu nagusi.


                                Resultado de imagen de twitter vs facebook educacion



No hay comentarios:

Publicar un comentario