viernes, 30 de marzo de 2012

Hausnarketa

Gaurko hausnarketa egiteko bai Manuel Area Moreiraren liburuan, "Manual electrónico: introducción a la tecnología educativa", bai sarean aurkitutako Txileko bideoan, non IKTek hezkuntza sisteman daukaten eraginari buruz diharduten, oinarrituko da.

Euskarri bi hauek aintzat hartuta argi geratzen da, IKTen integrazioarekin batera hezkuntza-sistemaren berrantolaketa beharrezkoa dela. Horrela bada, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtuko da, bere interesetatik eta jakinminetatik abiatuta eraikiko du bere ezagutza. Zentzu honetan, teknologiak aukera paregabea eskaintzen duelakoan nago, izan ere, ordenagailuak, arbela digitalak ... baliabide erakargarriak dira haurrentzat, euren interesa pizteko aukera bezala hartu beharko genituzke. 

Kolaborazioa eta kooperazioa ere ezinbesteko premisa izango dira, ez soilik zentro bakanetan. Kolaborazioa eta kooperazioa zentro ezberdinen artean eman daiteke, horrela bada, haurren arteko ezberdintasun kulturalak eta sozialak aldera batera utziz, eta esperientziak elkartrukatuz, aniztasunari atea zabaldu, eta guztion artean ikasiz.

Gainera, argi dago irakasleen formazioa oinarrizkoa dela. Irakasleak metodoak menperatu behar dituzte ikasleen esku baliabide anitz uzteko. 

Guzti hau lortzeko bidean, instituzioen, enpresen eta beste hainbat agenteen inplikazioa eta kolaborazioa ezinbestekoa da. 

Liburuan zein bideoan islatutako esperientziak, gure egunerokotasunari estuki lotuta ageri dira, izan ere, irakasgai honetan gu geu gara, irakaslea eta gainontzeko ikaskideak laguntza edo euskarri moduan ditugularik, geure proiektuaren protagonistak, geure helburuak lortzeko bidean aurrerapausuak emateko arakatu behar dugunak, geure interesen arabera bloga eraikitzen dugunak, ... azken finean,  

PAUSORIK PAUSO GEURE ETORKIZUNA ERAIKITZEN DUGUNAK!



No hay comentarios:

Publicar un comentario