Mostrando entradas con la etiqueta Blogger. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Blogger. Mostrar todas las entradas

miércoles, 31 de octubre de 2018

Ikastaroaren balorazioa

Urria amaitzear dagoen honetan ikastaroa bukatzeko ordua heldu da.
Oso hilabete gogorra izan da neuretzat: eskolako lana, etxea, 16 hilabeteko txikitxoa eta batera bi Prest Gara, on-line biak, egiteko beharra. 
Ez nintzela helduko zirudien arren ez da hainbesterako izan!

Ikastaroaren hasieran esan nuen bezala duela zenbait ikasturte PLEaren lehenengo hurbilketa egin nuen eta oraingoan bertan ikasitakoa finkatu eta ezagutza berriak ere eskuratu ditudalakoan nago. 
Orain hau guztia martxan ipintzeko beldurra alde batera uztea besterik ez zait falta!

Pertsonalki asko ikasi dudalakoan nago, nire PLEa behingoz antolatu dudalakoan nago, Symbaloo erramientari etekina ateratzen hasi beharko naiz orduan! 

Feddlyri dagokionez interesekoak ditugun web orriak edota informazio iturriak kontsultatzeko ere bikaina iruditu zait.

Gainera, Diigon outlinerra sortzeko aukera asko gustatu zait. Aurretik classroom erabili izan dut, baina, ezagutu gabe Diigok informazioa on-line bilatzeko aukera hobeak eskaintzen dituelakoan nago.

Bestalde, proiektuen bidez talde lan kooperatiboak egiteko Twitter sare sozialak eskaintzen dituen aukerak ez nituen ezagutzen nahiz eta erabili izan dudan beste gai batzuk lantzeko.

Honekin guztiarekin agurtzea besterik ez zait falta, 

Laster arte irakasle eta kurtsokide guztiei!

Plazer bat izan da!

                       Resultado de imagen de bye 

jueves, 11 de octubre de 2018

Diigo

Gaur zubia hasi baino lehen Diigo ezagutzea erabaki dut, jai egunak ikastaroko lan guztiak amaituta edukita hasteko prest!

Bideoak ikusi ditudanean eta Diigo-n estraineko aldiz sartzerakoan apurtxo bat ikaratu nahiz hainbeste baliabide eta aukera duela ikusita! 
Baina, tira... ariketa egitea lortu dudalakoan nago eta hona hemen neure iritzia:



Oso erramienta ona izan daiteke ikastetxeetan lan kooperatiboa sustatzeko, izan ere, interneteko konexioa soilik izatearekin aukera dago mota anitzetako baliabideak, irakasleen edota ikasleen artean partekatzeko. Gainera, taldeak egiteko aukera interesgarria iruditu zait. Outliner-ra sortzea classroom-aren aukera berdintsua ematen du, eta oraindik erabili ez dudan arren abantailak eduki ditzakeelakoan nago informazioa plataforma berean, Diigo-n, eskuratzeko eta partekatzeko aukera baitago.

Asko gustatu zait bakoitzaren interesekoa diren taldeetara batzeko aukera izatea, horrela, informazio edo baliabideren bat bilatu behar dugunean benetan gai horretan eskuarki lotuta lanean dabiltzaten adituen lanak edo argitalpenak eskuratuko ditugulako.

Hutsuneei buruz hitz egitea momentu honetan oso zaila egiten zait gaur ezagutu berri dudalako. Bat aipatzekotan inprimatzeko aukera eza esango nuke, pantailaren argazkia egin beharko litzateke.

Interesgarria eta erabilgarria iruditzen zait Javier Carrillok aurkezten duen Portal de Actividades Educaticas multimedia-Educaplay plataforma, hezkuntza arloan multimedia-baliabideak sortzeko aukera ematen duenak. 

Neure Diigo-ko profila bisitatu nahi baduzue sartu zaitezte jarraian dagoen link-ean:


Gainera, hemen daukazue ariketarekin lotuta DBHko 1. mailan Ekosistemak lantzeko sortu dudan outliner-raren esteka:

https://www.diigo.com/outliner/g4c5bl/Ekosistemak?key=w4c4m0mof3

viernes, 5 de octubre de 2018

Feedly

Oraingo honetan Feedly baliabidearekin lan egin behar izan dugu.

Feedly-k RSS-ak irakurtzeko aukera ematen digun baliabidea daukagu. Erramienta honek gustuko dugun web orrialde bat edo blog bat "klik" bakar batean eskura izateko aukera ematen digu.

Feedly ez dut inoiz erabili, beraz, eragozpenik momentuz ez diot aurkitzen. 

Bere erabilerak sortzen dituen abantailak honako hauek izan daitezkeelakoan nago:
- Atsegin ditugun web orriak edota blogak leku bakar batean, modu bateratu batean, kudeatzeko aukera ematen digu.
- Gustuko ditugun atarietan izenpetu gaitezke eta gure interesekoak diren edukiak irakurri.
- Berriak gaurkotasunarekin irakurtzeko aukera ematen du.
- Kategoriak sor ditzakegu informazioa sailkatzeko.

Hona hemen sortutakoa:








Zer da Norberaren PLEa?


PLE, ingeleses Personal Learning Enviroment, norberaren irakaskuntza pertsonala kudeatzeko erabiltzen diren elementuek osatzen dute, besteak beste, baliabideak, ekintzak eta informazio iturriak, esaterako.

PLEak, beraz, irakaskuntza esparruan eta edozein lan eremuan erabili delakoan nago. Alde batetik, norberak sortzen dituen informazioa eta ezagutzak biltzeko eta bestetik, informazio hau guztia internet duen edonorrekin partekatu ahal izateko. Era berean, pertsonok gure PLEa erabili dezakegu gure informazio iturriak edo informazio sortzaileak modu bateratu batean eskura edukitzeko.

Neure uste apalean, irakasleok urtero urtero informazio eskerga jasotzen dugu eta sortzen dugu ere bai, eta askotan ikastetxez aldatzean egindako lan guztia pikutara doa, horrek suposatzen duen galerarekin. 

Beraz, norberaren PLEa Symbaloo moduko baliabide batean txertatuta erramienta paregabea izan daitekeelakoan nago!


Resultado de imagen de mi ple facilita labor docente

miércoles, 3 de octubre de 2018

Aurkezpena: Blogger eta Padlet


Ikastaro berri baten harira ikasten ari nintzeneko blog hau berreskuratzea egokia iruditu zait. 


Resultado de imagen de blogger

Ikastaroa, zehazki, duela pare bat urte egindako batekin lotura estua duelakoan nago. Norberaren PLEa eta irakaskuntza inguruneekin erlazioa zuzena du, hain zuzen ere.

Lehenengo ariketa honetan, blog-a sortzea eta PADLET-en aurkezpena egiteko eginkizuna izanik hona hemen neure aurkezpena:


Padlet oso interesgarria izan daiteke ikasleekin lan kooperatiboak eta kolaboratiboak egiteko. 



Resultado de imagen de padlet






domingo, 19 de febrero de 2012

Web 2.0 tresnak hezkuntzarako prest

Hauxe nire bigarren saiakera, egia esateko oraindik ere noraezean, pausuak bide egokiaren bila egongo bailiran, hala ere, egunetik egunera ikastearekin batera bide zuzena aurkitzeko esperantzarekin.

Hona hemen Mondragon Unibertsitateko LH Graduko 2. mailako ikasleek hasi berri duten egitasmoa IKTak hezkuntzan ikasgaiarako.

Web 2.0 tresna batzuen tutorialak landu dituzte, beste batzuen artean, Facacebook edo Blogger, gure artean ezagunak direnak. Baina, ezezagunagoak diren baliabideak ere gure esku jartzen dizkigute.

Gure ikaste-prozesuan lagungarri izango zaigulakoan nago, horrexegatik, espazio honetan partekatzea ezinbestekotzat jotzen dut.