Mostrando entradas con la etiqueta ikasi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikasi. Mostrar todas las entradas

viernes, 11 de mayo de 2012

Altxorraren bila

“Altxorraren bila” formatua oso ezaguna eta erraza da, IKT-en integrazioa geletan lortzeko eta Internet informazio iturri gisa erabiltzeko ikasgela lanerako. Horrelako lan proposamenek, batez ere, hizkuntza trebetasunak garatzen, web ulertzeko prozedurak hobetzen, datuak prozesatzen eta testu ekoizpena buruzko informazioa aurkitzen… laguntzen diete ikasleei. Ikasteko funtzionalitatea eta ikasleen parte-hartze aktiboa bermatzen dute, ikasleen benetako interesetan, gai erreal eta hurbiletan oinarritzen direlako.



Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu jo ezazu ondorengo estekara:

jueves, 19 de abril de 2012

Klikasi, klik eginez ikasi


Azkue Fundazioak Klikasi sortu du, eduki didaktikoak euskaraz batzeko Multimedia Gunea, hain zuzen ere.
Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleek ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta gaude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortu du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.
Klikasi web guneak, "klik eginez ikasi" esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.
Lehiaketa
Multimedia Gune honi lehenengo bultzada emateko Klikasi deitutako lehiaketa sortu du Azkue Fundazioak. 
Lehiaketaren helburuak honako hauek dira:
1. Irakaskuntzarako euskarazko multimedia baliabideak ugaritu Multimedia Gunean.

2. Ikastetxe, ikasle eta irakasleak saritu beraien lanengatik.


Lanak aurkezteko epea 2011ko Azaroaren 2an hasi zen eta 2012ko Maiatzaren 31n bukatuko da.




Informazio gehiago kontsultatu nahi baduzu jo ezazu hurrengo estekara:


martes, 28 de febrero de 2012

Playing for Learning Nafarroako enpresak ingelesa irakatsiko du Facebook bidez


Irakaskuntza helburu duten gizarte jokoak lantzen dituen enpresa nafartarra da. Honela, entitateak "2.0 hezkuntza"-ren aldeko apustu irmoa egin du. 

Ekimen berritzaile honi esker, ingelesa ikasteko modu berri bat luzatuko du Nafarroan kokatzen den Playing for Learning enpresak. Sortzailea Iruñeako Eduardo Valencia izan da. Honako hau ez da ekintzaile honek martxan ipini duen lehen negozioa; izan ere, aurretik teknologia berriekin zerikusia izan duten hainbat proiektu abiatu ditu; adibidez: Marque, IMASCÉ edo ELEAWEB.
Oraingoz, garapen bidean aurkitzen da Pulizter English proiektua. Joku honekin, abentura bati helduz, ingelesa ikasten joateko pausuak ematen dira. Konpainiak proiektua datorren hilabeteetan aurkeztuko du.
Enpresan hamar lagun dira, programatzaileak, gidoilariak eta pedagogoak. Proiektua Caja Navarrak diruz lagundu du.



lunes, 27 de febrero de 2012

“KILI-KILI”: Umeentzako lehen ipuin interaktiboa iPhone, iPad edota iPod Touch-erako


Monikerekin batera etxean, jolas-parkean, hondartzan eta beste leku interesgarrietan aurki ditzakegun gauzen izenak ikasi ahal izango ditugu, iPad, iPhone edota iPod Touch-ean.

Bide digitalean euskara ikasteko modu berritzaile bat aurkezten du Kili-kilik. Kili-Kili ipuinak umeek bere lehen euskarazko hitzak barneratze asmoarekin sortu da. 13 pantailaz osaturiko historio goxu eta elkarreragilea da, umeek beren euskarazko lehen hitzak ezagutu eta ikasi ditzaten.

Informazio gehiagorako klikatu ondorengo estekan:




domingo, 19 de febrero de 2012

Web 2.0 tresnak hezkuntzarako prest

Hauxe nire bigarren saiakera, egia esateko oraindik ere noraezean, pausuak bide egokiaren bila egongo bailiran, hala ere, egunetik egunera ikastearekin batera bide zuzena aurkitzeko esperantzarekin.

Hona hemen Mondragon Unibertsitateko LH Graduko 2. mailako ikasleek hasi berri duten egitasmoa IKTak hezkuntzan ikasgaiarako.

Web 2.0 tresna batzuen tutorialak landu dituzte, beste batzuen artean, Facacebook edo Blogger, gure artean ezagunak direnak. Baina, ezezagunagoak diren baliabideak ere gure esku jartzen dizkigute.

Gure ikaste-prozesuan lagungarri izango zaigulakoan nago, horrexegatik, espazio honetan partekatzea ezinbestekotzat jotzen dut.








domingo, 12 de febrero de 2012

Hasierako urratsak

Hona hemen nire bloga, hauxe nire lehenengo sarrera hasierako tira-birak gainditu eta gero,

Nire helburua, zuekin batera ikastea izango da, pausorik pauso gure etorkizuna eraikitzea, gure ezagutza eraikitzea, aurrera eginez IKT-en munduan murgiltzea,



Geure esperientziak partekatuz ikas eta goza dezagun!