Mostrando entradas con la etiqueta ikaslea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikaslea. Mostrar todas las entradas

miércoles, 11 de abril de 2012

IKTak Lehen Hezkuntzan


Ordiziako Jakintza Ikastolako Lehen Hezkuntzan, aspalditik ekimen interesgarriak burutzen ari dira IKTen esparruan. Ondorengo bideoan, bi talde desberdinen grabazioak aurkezten dira ohiko lan bat burutzen ari direla. 

Batetik, 1. mailako ikasleak (6 urtekoak) GCompris eta Tuxpaint lantzen ari dira. Deigarria da ikustea ikasle hauek zein naturaltasunez hartzen dituzten tresna eta aplikazioen "martingala" guztiak.

Beste alde batetik, 6. mailako bi ikaslek beste gelakideei Google Sites azaltzen ari dira. Itzela iruditu zait ikasle hauen lana eta ikaskideen jarrera.


Hau guztia, zalantzarik gabe, irakasleak berak daraman metodologia sortzaile eta aktiboari esker posible da, ikasleen jakin-mina etengabe piztea lortzen duelarik.


viernes, 6 de abril de 2012

Bideoaren erabilera hezkuntza birsortzeko - Salman Khan

Hona hemen eskoletan erabiltzeko irakasteko bide berri bat: BIDEOaren erabilera, hain zuzen ere.

Metodo honen asmatzailea Salman Khan da, eta hemen estekatutako irudietan bere metodologia eta aplikazioa zehazten ditu non teknologia, bideoa, alegia, erabilita eta haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz hezkuntzaren iraultza aldarrikatzen den.

Apur bat komikoa dirudien arren, niri asko gustatu zait. Espero dut zuretzat ere lagungarria izatea!


Ingelesez dago, horregatik, jarraian dagoen linkean estekatu eta erdaraz irakurtzeko aukera izango duzu:

viernes, 30 de marzo de 2012

Hausnarketa

Gaurko hausnarketa egiteko bai Manuel Area Moreiraren liburuan, "Manual electrónico: introducción a la tecnología educativa", bai sarean aurkitutako Txileko bideoan, non IKTek hezkuntza sisteman daukaten eraginari buruz diharduten, oinarrituko da.

Euskarri bi hauek aintzat hartuta argi geratzen da, IKTen integrazioarekin batera hezkuntza-sistemaren berrantolaketa beharrezkoa dela. Horrela bada, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtuko da, bere interesetatik eta jakinminetatik abiatuta eraikiko du bere ezagutza. Zentzu honetan, teknologiak aukera paregabea eskaintzen duelakoan nago, izan ere, ordenagailuak, arbela digitalak ... baliabide erakargarriak dira haurrentzat, euren interesa pizteko aukera bezala hartu beharko genituzke. 

Kolaborazioa eta kooperazioa ere ezinbesteko premisa izango dira, ez soilik zentro bakanetan. Kolaborazioa eta kooperazioa zentro ezberdinen artean eman daiteke, horrela bada, haurren arteko ezberdintasun kulturalak eta sozialak aldera batera utziz, eta esperientziak elkartrukatuz, aniztasunari atea zabaldu, eta guztion artean ikasiz.

Gainera, argi dago irakasleen formazioa oinarrizkoa dela. Irakasleak metodoak menperatu behar dituzte ikasleen esku baliabide anitz uzteko. 

Guzti hau lortzeko bidean, instituzioen, enpresen eta beste hainbat agenteen inplikazioa eta kolaborazioa ezinbestekoa da. 

Liburuan zein bideoan islatutako esperientziak, gure egunerokotasunari estuki lotuta ageri dira, izan ere, irakasgai honetan gu geu gara, irakaslea eta gainontzeko ikaskideak laguntza edo euskarri moduan ditugularik, geure proiektuaren protagonistak, geure helburuak lortzeko bidean aurrerapausuak emateko arakatu behar dugunak, geure interesen arabera bloga eraikitzen dugunak, ... azken finean,  

PAUSORIK PAUSO GEURE ETORKIZUNA ERAIKITZEN DUGUNAK!



IKTen eragina hezkuntzan

Hona hemen sarean aurkitutako bideo interesgarri bat. Amerikako hegoaldean ere, konkretuki Txilen, IKTak hezkuntzan integratzeko ahalegin itzela egin dute. Bideo honetan aurkezten dute euren esperientzia, non hezkuntzan inplikaturiko agente guztiek, instituzioek, irakasleek, enpresek... buru belarri diarduten hezkuntza-sistema eraldatzeko nahiarekin.


domingo, 11 de marzo de 2012

Red TIC: IKTen erabileran ikastetxe aurreratuen sarea

Sare honetan Estatu mailan IKTak hezkuntza praktikan ezarri dituzten ikastetxeak daude. Ikastetxe hauek guztiek euren egunerokotasunean teknologia berriak ohiko hezkuntza praktikarekin uztartu dituzte harik eta hezkuntza berritzaile bat eskaintzeko.

Honako hemen ikastetxe sare honen orria, non haurren lanak aurkezten diren:


Ekimen honekin batera ipuin kontalarien esperientzia abian ipini zen "Liburuaren eguna" ospatzeko estakuruarekin. Horrela bada, ikasleek beraiek, haur eta lehen hezkuntzakoak, sortutako 100 ipuin baino gehiago argitaratu ziren Red TIC ikastetxeen web orrian. 

Ipuin hauen elaborazioan haurrak izan ziren benetako protagonistak, euren ikaskuntza prozesuaren gidari. Are gehiago taldeko lanean aritu zirenez elkarlanerako jarrerak eta berdinen arteko laguntza ere bultzatu zen.

Informazio gehiago nahi baduzu hemen daukazu artikulu osoa:



domingo, 19 de febrero de 2012

Internet eta eskola

Oraingo honetan "Hik Ikasi" aldizkarian irakurri berri dudan artikulua zuekin konpartitzeko grina daukat, izan ere, niretzako IKTen mundu ezezagun honetan bidea egiten, hots, etorkizuna eraikitzen lagunduko gaitu.

Artikuluak honako gaiak jorratzen ditu:

- Web 2.0 zer der eta non daukan jatorria azaltzen da. Horrez gain, tresna   honek hezkuntza arloan izan ditzakeen aplikazioei buruz aritzen da. Honako hauek dira, besteak beste, aipagarrienak:

  • Ikasleak teknologia berrietara hurbiltzeko era dibertigarria, sinplea eta eraginkorra izan daiteke.
  • Oso tresna onak izan daitezke hizkuntza idatzia zein komunikazio ahalmena hobetzeko.
  • Ikasleen analisirako eta kritikarako gaitasunak indartu ditzakete, baita irakasgaian parte-hartzea ere.
  • Ikaskideen arteko erlazioa sendotzeko balio dute eta ikasleen eta irakasleen arteko elkarrekintza indartu dezakete.
  • Unibertsitate, eskola edo ikastola ezberdinen arteko harremanak ahalbidetzeko tresna egokiak izan daitezke.
  • Sindikazioari esker informazioaren aukeraketa propio bat egiteko aukera ematen da. Aukeraketa horri esker, balio kritikoak eta pentsamenduaren garapena sustatu daitezke.


- Gainera, Web 2.0ak dituen arriskuak eta aukerak ezagutzearen garrantzia aipatzen da, izan ere, tresna guztiek bezalaxe alde onak zein txarrak edukiko dituzte, beti ere egoikitzen zaien erabileraren arabera. Eskolak, familiak eta beste eragileek bezala, erabilera egokiak sortzen lagundu behar dio ikasleari. Iturri fidagarriak ezagutzen, informazioa egiaztatzen eta informazio pila horren aurrean kritikoak izaten erakutsi. Beraz, arriskuak ezagutu behar dira, eta horiek saihesteko moduak bilatu. Baina, batez ere, tresna horien onurak ezagutu eta horietaz baliatu.


- Web 2.0 Jakintza Ikastola IKTeroak izena duen irakasle talde bat da eta ikastetxean ikasleen IKTen dinamizazioaz gain beste irakasle ugari prestatzen ere dihardute eta artikulu honetan beraien esperientzia aurkezten digute.



Beraz, ezinbestekoa da gure eskola, ikastola eta unibertsitateetan joera horiek barneratzen hasi eta olatu berri horrek dakartzan gauza onak geureganatzea. Parte-hartzea, elkarlana, informazio trukea, ezagutzaren hedapena denon onerako dira eta tresna horiek joera horiek bideratzeko erraztasun handiak ematen dituzte.
Teknologia horien guztien atzean ez dago ideia teknologiko soil bat, hezkuntza ireki eta parte-hartzaileago baterako urratsak emateko tresnak dira. Hezkuntzaren inguruan dabiltzan pertsona askok zailtasunak ikus ditzakete bide horretan, baina probatzeko, saiatzeko, jolasteko deia luzatzen da artikulu honetan. Horretarako aukerak ez dira faltako, doako tresna ugari baitago probatu nahi duenarentzat. Gero gerokoak, baina lehenengo pausoak egiteko aitzakiarik ez dago.