Urria amaitzear dagoen honetan ikastaroa bukatzeko ordua heldu da.
Oso hilabete gogorra izan da neuretzat: eskolako lana, etxea, 16 hilabeteko txikitxoa eta batera bi Prest Gara, on-line biak, egiteko beharra. Ez nintzela helduko zirudien arren ez da hainbesterako izan!
Ikastaroaren hasieran esan nuen bezala duela zenbait ikasturte PLEaren lehenengo hurbilketa egin nuen eta oraingoan bertan ikasitakoa finkatu eta ezagutza berriak ere eskuratu ditudalakoan nago. Orain hau guztia martxan ipintzeko beldurra alde batera uztea besterik ez zait falta!
Pertsonalki asko ikasi dudalakoan nago, nire PLEa behingoz antolatu dudalakoan nago, Symbaloo erramientari etekina ateratzen hasi beharko naiz orduan!
Feddlyri dagokionez interesekoak ditugun web orriak edota informazio iturriak kontsultatzeko ere bikaina iruditu zait.
Gainera, Diigon outlinerra sortzeko aukera asko gustatu zait. Aurretik classroom erabili izan dut, baina, ezagutu gabe Diigok informazioa on-line bilatzeko aukera hobeak eskaintzen dituelakoan nago.
Bestalde, proiektuen bidez talde lan kooperatiboak egiteko Twitter sare sozialak eskaintzen dituen aukerak ez nituen ezagutzen nahiz eta erabili izan dudan beste gai batzuk lantzeko.
Honekin guztiarekin agurtzea besterik ez zait falta,
Gaur egun ikastetxe guztietan pil-pilean dagoen asuntua daukagu lankidetzarena. Hau da, ikastetxeei Gobernuak berak eskatzen die proiektuka lan egitea ikasleen gaitasunak modu bateratu batean lantzeko eta aniztasunari aurre egiteko, besteak beste, etorkizuneko gizabanakoak adimen anitzak garatu ditzaten etengabeko aldaketan bizi garen mundu globalizatu honetan.
Baina, nola gauzatu aldaketa hau?
Horretarako lankidetza edo elkarlana ezinbestekoak direlakoan nago, bai ikasleek modu bateratu batean kooperazioa eta kolaborazioa aldarri bezala hartuta bai eta irakasleok gure lanari dagokionez.
Neure uste apalean hezkuntza munduan lan egiten dugunok konziente gara etengabeko formazioa ezinbestekoa dela hezkuntza kalitatezkoa izango dela bermatzeko.
Askotan, aurreko post batean adierazi dudan bezala, informazio gehiegirekin lan egiten dugu, beraz, norberaren PLEa eudukitzea lehenengo urratsa izan beharko litzateke irakasle bakoitzak bere irakaskuntza prozesuaren sarea osatzeko.
Behin pausu hau emanda, sare sozialek berebiziko garrantzia dutelakoan nago, izan ere, gure ezagutza partekatzen ez badugu ez baita ezagutzera emango eta ondorioz, gure lanak ez duelako hezkuntza munduan eraginik edukiko.
Baina, hezitzaile guztiak bat egitea zaila izan daiteke, izan ere, irakasle bakoitzaren errealitatea, arazoak eta erronkak ez dira berdinak. Are gehiago, normalean egunerokotasunean sortzen diren arazoekin eta lanarekin lepoz gainezka gabiltza eta pertsona askorentzat "lan extra" bat suposatuko lukeenez sarean lan egiteak ezetza emango lukete.
Hastearren, ondo legoke gai hauekin lotuta ikastaroak egiten ditugunok sarean lan egiten hastea lehenego aurrerapausuak eman izan baititugu jada. Hots, norberaren PLEari forma ematen hasi diogu, Symbaloo erramientaren bidez; Feedly baliabidea ere hasi gara dagoeneko erabiltzen gure intereseko informazioa bat-batean eta modu bateratuan ikusi ahal izateko. Beraz, lanaren erdia eginda daukagu jada!
Ondoren, bakoitzak bere ikastetxean lankideak animatu ditzakegu eta are gehiago, irakasle guztiok formakuntza egiten dugunez eta gai arrunta izanen denez IKT-ena, zergatik ez zuzendaritza taldeari proposatu ikasitakoa gainontzeko irakasleei irakastea?
…Sabemos cómo
hemos comenzado; no
podemos decir
dónde llegaremos. (…) Todos
hemos de
cooperar. Aquí no hay uno sólo y los
demás son
comparsa, sino que cada cual tiene
su sitio, su
deber, su responsabilidad.
(P. Poveda,
1919)
Eta nola sortu dezakegu OLE-a gure ikastetxean?
Linda Castañedak dioenez, Irakaskunta Ingurune Antolatzaileak bere baitan hartuko lituzke informazio iturriak, erramientak, ekintzak, mekanismo kognitiboak eta erakunde horretan parte hartzen duten pertsonen sarea ikasteko asmoarekin.
Beraz, OLE-ek zentzu handi batean erakunde bateko kideen PLE-ak bateratzeko aukera emango luke eta garrantsitzuena dena, partaideak beraien arteko lankidetzan arituko lirateke amankomuneko helburuak lortzeko.
Orduan, ikastetxe bat erakunde bat denez, bertako partaideek identitate digitala badute, hau da, PLE-a badute eta sare sozialetan modu aktibo batean parte hartzen badute, nahikoa izango litzateke elkarlana OLE-ak implementatzeko.
Eta nola? Ba, formazioaz baliatuta, hau da, ikastetxeetan zuzenean lehentasuna ematen XXI. mendeko baliabide ezin hobe hauei!
Argi dago lanbide guztietan formazioa etengabekoa eta jarraia izan behar duela, baina, hezkuntza munduan are gehiago. Irakasleook gure ikasleei baliabide egokiak eta garaian garaiko teknologia aurrerapenekin lotura estua dutenak eskaintzen saiatu beharra daukagu.
Norberaren PLEa ikastaro honekin nire lan ohiturak eraldatu nahiko nituzke. Gauzak horrela, materiala antolatzea eta hainbat programa berri, prezi esaterako, edo bideo muntaiak egiten ikastea gustatuko litzaidake.
Ailegatu
da gure lana bukatzeko ordua, “teknologia berriak” irakasgaian gure betebeharra
borobiltzeko eguna, azken sarrera egiteko momentua, hain zuzen ere.
Horretarako, hasierako unera bueltatzea, lehenengoko urratsak gogoratzera jotzea
ezinbestekoa dirudit.
Otsailean,
irakasgaiaren programa irakurtzerako orduan izugarrizko korapiloa sartu
zitzaidan tripetara. Aitortu beharra daukat ez naizela inoiz oso teknologia
zalea izan eta ezjakintasuneko mundu honetan beti tentuz ibili izan naizela
astakeriarik ez egiteko, beldurrak harrapatuta. Beraz, lehenengoko urratsak
gogorrak izan ziren, ikaraz betetako pausuak izan ziren, gai ez nintzela izango
pentsatzera ere heldu nintzelarik. Erronka berri baten aurrean nengoen berau osatzeko
lan egitea besterik ez nuen behar.
Lehenik
eta behin, irakaslearen blogaren jarraitzaile egitea ezinezkoa iruditzen
zitzaidan, baina hainbat saiakera egin ondoren lortu nuen. Ondoren, bloga
sortzeari ekin nion, horretarako, haur txikitxoak bezalaxe saiakeran eta
errorean oinarritu nuen nire lana. Egun batzuk eman nituen oinarrizko plantila
diseinatzen, irudiarekin, batik bat, nahiko lan izan nuelarik. Azkenean,
lanerako baliabidea sortu nuen, hemendik aurrera pausuak arkitektura eraikitzen
zentratu ziren.
Horretarako,
internet-en nabigatzen hasi nintzen dokumentazioa bilatzeko: teknologia berriak
eskoletan zelan erabili daitezkeen, zeintzuk baliabide dauden irakasleon
eskura, hainbat artikulu interesgarri, bideoak … horiek guztiak niretzat eta
blog-a irakurtzen duen edonorentzat interesgarriak, probetxugarriak eta
motibagarriak izango zirelakoan.
Dena
den, blog-ak oinarri teorikoa ere baduela esan beharra dago. Horretarako,
emangarrien artean aukeratutako Manuel
Área Moreiraren “Introducción a la
tecnología educativa” liburuaren lana egin nuen eta ikasleekin partekatzen
ikasi ere bai. Gainera, internet-en kontsultatutako informazioen artean artikulu
zein bideo teorikoak ere landu izan ditut.
Hurrengo
lana, teknografia, hots, irakasle identitatearen eraikuntza, burutzea zen.
Bidean oztopo bat aurkitzea izan zen. Izugarrizko estualdiak pairatu nituen “movie
maker” programarekin ez baitnuen lehenago inoiz ere ez erabili. Hainbat
tutorial ikusi eta apur bat trasteatu ondoren, beldurrak eta zalantzak alboratu
eta argazkiak bilatu eta eskaneatzeari, irudiak aukeratzeari eta muntaia
prestatzeari ekin nion. Behin lan guzti hau burututa, teknografia hitzez
azaltzea falta zitzaidan eta oraingo honetan berriro ere beldurrak eta
zalantzak presente. Zaila da oso biluzik geratzea eta norberaren pentsamenduak,
sentimenduak adieraztea. Are gehiago, jende askok ikusteko aukera izango duela
jakinik. Egunak joan egunak etorri, pentsatu baina ordu gehiago behar izan
nituen lana bukatzeko, baina azkenean pozik lortutako emaitzarekin.
Konturatu
orduko maiatza heldu da eta osasun arazoak direla eta azkeneko lana burutzeko
nahiarekin geratu naiz. Proiektu polita pentsatuta neukan, baina … arazoak
arazo ezin gauzatu.
Hala
ere, teknologia berrietarako hurbilpen hau ez da hemen amaituko. Hasierako
bidea hau esperientzia esanguratsua izan da, aberasgarria, ezagutza zabaltzeko
aukera eskaini dit. Esan bezala, hau hasiera besterik ez da izan eta
etorkizunean, laster izatea espero dut, haurrekin eskoletan lanean egongo
naizenean ikasitakoak praktikan jartzera animatuko naiz eta zergatik ez blog-a
aprobetxatuko dut zuekin, nahi duenarekin, alegia, nire esperientziak
partekatzeko.
Jadanik maiatzean gaude eta ikasturtea bukatzear dago, hala ere, bidea eraikitzen jarraitzen dut. Egunero hezkuntza arloarekin erlazioa edo zerikusia daukaten teknlogia berrien inguruko artikuluak, bideoak, gauza deigarriak ... arakatzen saiatzen naiz. Horretarako, orduak ematen ditut ordenagailuaren aurrean, baina askotan ez dut oso argi izaten zein izan daitekeen egokiena zuekin partekatzeko edo zein izan daitekeen nire irakasle identitatearen eraikuntzan gehien lagun dezakeena. Beraz, bidea eraikitzen jarraitzen dut, baina bertan oztopoak ere agertzen dira. Alde batetik pertsonalak, osasunarekin lotuta, izan ere, azken hilabeteetan ospitalerako joan-etorriak asko dira eta horrek lan erritmoa apurtzeaz gain arlo akademikoa nahiko nukeen baino oharkabean uztera behartu nau. Hala ere, azken txanpa denez indarrak nonnahi hartu eta aurrera jarraitzeko inoiz baino kementsuago nago. Beste alde batetik, bakarrik lan egitea ere kostatzen dela esan beharra daukat. Klaseko dinamikan parte ez hartzeak pena handia ematen nau, baina tira norberaren egoera onartu beharra dago eta azken finean, irakasleak irakasgaian parte harzteko eman digun aukera hau ahalik eta gehien aprobetxatu behar dugu.
Animo ikaskide guztientzat, laster gure ametsa eskuratuko dugu, irakasle izango gara!
Zaila
da oso norberari buruz hitz egitea, bakoitzaren istorioa hain da pertsonala
ezen momentu batzuk betirako gordetzea nahiko genukeen, beraz, behar bada
lotsak eta beldurrak eraginda, sentimenduak azaleratu ordez barruraino
gordetzen ditugula dirudi.
Hala
ere, oraingo honetan, nire irakasle identitatearen eraikuntzan, nire
etorkizunaren eraikuntzan, ahalegin handia egin eta prozesu honetan eragin
duten momenturik garrantzitsuenak islatzen saiatuko naiz.
Lehenengo
pausuak lan honekin hasteko argazki eta irudi egokiak aukeratu eta ondoren
“movie maker”-rean muntaia egiterako orduan hasi ziren komeriak. Zailtasun
guzti horiek gainditu ostean hemen aurkezten dizuet nire bizitzaren zati txiki
baten pelikula:
1.Etapa: Familia eta eskola
Nire
herriak, Artziniegak, berebiziko garrantzia izan du nire etorkizunaren
eraikuntzan. Herri txikia, betiko herria, biztanle guztiok ezagunak eta umeok
herrian zehar aise ibiltzeko aukera genuelarik. Gauzak horrela, lehenengo
pausuak autonomiaz beterik egon ziren nire nortasuna eta nire ezagutzak
eraikitzeko sormena eta arakatzea ezinbesteko premisak izan zirelarik. Horrela
bada, prozesu luze eta polit honetan zehar, jolastea ezinbesteko ekintza izan
zen. Gure jolasetan adin desberdinetako haurrak elkartzen ginen eta normalean taldean
oso ondo moldatzen ginen nagusienak txikienen ardura hartzen genuelarik, eta
euren “zaintzaile” eta “babesle” bilakatzen ginen, gauzak irakasteaz arduratzen
ginelarik: herriko hainbat txoko miatzen genituen, mendira eta ibaira joaten
ginen, … garai ederra benetan, inoiz ahaztuko ez dudana eta betirako bihotzean
gordeko dudana!
Baina,
behar bada nire bizitzako lehengo urte hauetan garrantzirik handieneko
bizipenak eta momentuak familian eta eskolan kokatzen dira:
Familia
nire etorkizunaren eraikuntzan oso euskarri garrantzitsua izan da, egun ere
bada eta etorkizunean ere izango delakoan nago. Ama eta aita, ahizpa,
aitita-amamak, izeko-osabak, lehengusu-lehengusinak …
Ama,
lanbidez ere irakasle urte askotan zehar eta eskolako bizitzan oso inplikatuta egon
da beti.
Osaba
Jose Mari ere, ingelerako eta lehen hezkuntzako irakaslea nuen eta haren alaba
nagusia, nire lehengusina Mari Jose, alegia, lehen hezkuntzako irakasle ere.
Lehengusina, nire eskolan egon zen irakasle, ahizparen irakasle izan zen, eta
niri ere hainbat jakintza irakatsi zizkidan.
Ahizpa
nire lehengo “ikaslea” izan delakoan nago, hark asko ikasi zuen nirekin, ni neu
izan nintzen haren etorkizunaren eraikuntzan gidaria.
Eskolari
dagokionez, txikitan egunero oso pozik joaten nintzela aipatu beharra daukat,
asko gustatzen zitzaidan, asko ikasten nuen … Bizitako momentu asko dauzkat
oroimenean gordeta, gehienbat, Nekane, Yolanda eta Marian andereñoekin. Nekane,
haur hezkuntzako irakaslea, nire erreferentea izan zen garai hartan, nire
bigarren “ama” zen eta egun nire irakasle identitatearen eraikuntzan ere
protagonismo itzela duela esan beharra daukat. Berarekin txikitan asko ikasi
nuen, bai arlo akademikoari dagokionez, bai eginkizun sozialera eta azken
finean pertsona bezala gizartean integratzeari eta autonomiari dagokionez ere.
Eta ez hori bakarrik, practicum-ean berarekin aritu naiz elkarlanean. Aukera
bikaina izan da honako hau, izan ere, eskolan sortzen diren egoera guztiei
irtenbidea ematen irakasten saiatu baita. Esperientziak elkartrukatu ditugu,
bera bere jakintza transmititzen saiatu da; gomendioak eman dizkit, gela batean
egunerokotasunean sortzen diren hainbat egoerei aurre egiteko estrategiak eta
baliabideak azaldu dizkit … oso modu
atseginean, eta ni jakintza hori nire etengabeko prestakuntzan integratzen
saiatu naiz.
Eskola
garaian ere, lehenengo mailan hasi nintzen kirola praktikatzen, bakarkakoa
(karatea eta atletismoa) eta taldekoa (futbola). Irakaslea berbera hiru
kiroletan, maisua gainera, eskola garaian izandako gizonezko bakarra. Garai
honetan hasi nintzen barneratzen lan eginez eta kemenarekin nahi duzun hori
lortu dezakezula.
Euskal
kultura eta tradizioa ere, nirekin bizi izan dira txikia nintzenetik etxekoak
gure betiko ondarea transmititu didatelarik. Haur hezkuntza garaian ekin nion
dantzatzeari eta horretan ibili nintzen unibertsitatean
hasi arte. Txikien irakaslea izatea ere atseginez hartzen nuen “papera” izan
zen garai hartan.
2. Etapa: aldaketarako garaia
Oso
momentu garrantzitsua izan zen honako hau, nire herritik eskualdeko beste herri
handiago batera ikastera joatea, betiko eskolatik, Arteko Gure Ama, Amurrioko
institutura, Zaraobe.
Nolabait
haur garaia atzean utzi eta nerabezarorantz lehenengo pausuak eman nitueneko
garaia izan zen. Nire izaera betikoa, ikasketetan oso arduratsua eta eguneroko
bizitzan oso pertsona aktiboa, nekaezina.
Eskolan
ez bezala institutuko irakasleekin harremana ez zen hain estua. Hala ere, DBHko
lehenengo eta bigarren mailako tutorea, Flora, oso berezia izan zen niretzat.
Geroko beste irakasle batzuk ere nire oroimenean gordetzen ditut, Juanjo,
Rosita, Joseba, Tere, Marika …, asko irakatsi baitzidaten. Irakasle hauetatik
guztietatik ekarpenen bat, bertute on bat nabarmendu eta nire irakasle identitatearen
eraikuntzan lagungarriak izaten ari diren zenbait momentu, egoera, bizipen integratzen
saiatzen ari naiz.
Institutuan
jende berri asko ezagutu nuen. Herrian ez zegoen lagunak aukeratzerik, ginenak
ginen eta elkarrekin egoten ginen nahiz eta elkarrekin ez oso ondo moldatu edo
antzeko afizioak ez eduki. Amurrion oso lagun onak egin nituen, neskak eta
mutilak, nire antzeko izaera dutenak eta elkarrekin aspektu asko partekatzen
ditugunak. Ikasketa bidaian egun nire mutil laguna denarekin hasi nintzen, nire
etorkizuneko erabaki guztietan euskarri garrantzitsua izan den pertsona,
alegia.
2002ko
otsaila zen eta unibertsitatean aurre matrikula egiteko epea zabalik zegoen,
aukeratzeko garaia beraz. Hala ere, nik ez neukan batere argi zer ikasi, ez
nuen oso argi etorkizunean zer izan nahi nuen: mediku, kimikari, irakasle … eta
azkenean, selektibitatea egin ostean, matrikula egitera joan eta Ingurugiro
Zientzietan egin nuen matrikula. Zergatik? Ba oraindik ere ez daukat oso argi,
baina egun ziur nago erabaki okerra egin nuela, nire bidetik atera nintzela.
3. Etapa: Ingurugiro
Zientziak
Etapa
berri baten hasiera izan zen hau, herria eta institutua utzi eta Gasteizera ikastera
joan, heldutasunerako bidea. Baina, ez soilik Gasteiza ikastera joan, bizitzera ere bertara joan
nintzen.
Hasiera
hasieratik ez zitzaidan batere gustatu hiriko bizimodua, zarata, eraikin
handiak, jende guztia ezezaguna … ez nintzen zeharo inoiz egokitu. Astelehen
goizetan ostirala noiz helduko zen itxaroten egoten nintzen uneoro.
Unibertsitatean
ere ez nuen asko gozatu. Klaseetara eta praktiketara egunero joaten nintzen,
irakasleak hemen ez ziren oso hurbilak, hesi bat egongo balitz bezala zirudien,
eurek klasea eman eta guk apunteak hartu, hori egunero lau urtetan zehar.
Irakasle berezi bakarra gogoratzen dut garai honetakoa, Mirari, kimika
organikoa irakasten zigun, bere lehenengo urtea unibertsitatean eta aurretik
urte asko institutuetan egondakoa. Berarekin bai, asko ikasi nuen eta gustura.
Nahiz
eta urterik urtera irakasgai guztiak gainditzen joan lehengo maila
amaitzerakoan karrera uzteko zorian egon nintzen ez baituen gustuko, ez zen nik
espero nuena … etxean beste gauza bat ikasi nahi banuen garaian nengoela esaten
zidaten arren neure burugogorkeriak eraginda ikasketak hasi eta bukatu nituen.
Ingurugiro
ikasi bitartean udan umeekin lan egiten monitore. Honako hauek izan ziren nire
lehengo urratsak umeen mundu konplexu honetan. Ederki pasatzen nuen, ekintzak
planifikatu, materiala prestatu, jarduerak gauzatu … umeek asko eskaini zidaten
lehengo hurbilketa hartan.
Hala
ere, ikasketak amaitu eta hurrengo ekainean enpresa batetik deitu eta lanean
hasi nintzen.
Erabaki
egokia edo okerreko bidea ote?
4. Etapa: Lan mundua eta
ikasketak
Lan
munduko lehengo esperientzia ur enpresa batean izan zen, bertan ia hiru urte
eman nituen eta lanak eskatuta masterra egiteari ekin nion. Hori bai garai
latza! Astean zehar lanean eta asteburuetan berriro ere unibertsitatera.
Ingurugiro Zientzietan bezalaxe, irakasgaiak gainditzea ez zen gatza izan,
baina ez ninduen asetzen.
Garai
honetan ere hasi nintzen euskara eta fisikako klase partikularrak ematen nire
herrian bizi zen institutu garaiko irakasle batek, Marikak, eskatuta. Hasiera
batean ez nuen nire burua gai ikusten, baina behin beldurrak gaindituta oso
gustura prestatzen eta ematen nituen klaseak, azken finean niretzako esfortzu “extra”
bat suposatu arren. Hemendik bide egokitik nindoan!
2009ko
martxoan egun nire irakasle-eskolako ikaskidea eta laguna den Amaia B. magisteritza
ikasiko zuela esan zidan. Hona hemen nire aukera! Kontratua berritzea tokatzen
zitzaidan eta enpresako nagusiak egindako eskaintza onartu ez eta lana utzi
nuen. Dena den, kasualitateak kasualitate urte horretako ekainean
unibertsitateko irakasle batek deitu ninduen Enkarterrietako Landa Garapen
Agentzian teknikari bat behar zutela esanez. Lan elkarrizketara joan nintzen konpromisoagatik,
baina bizitza holakoa da eta ni aukeratu ninduten lanposturako. Beraz, berriro
ere izugarrizko nahaste-borrastea: lana, partikularrak eta haur hezkuntza irakasle
ikasketak. Are gehiago, 2010eko maiatzean pisua tokatu zitzaidan eta lanari
ezin uko egin. Langabezian eman ditudan hilabeteak klasera joan izan naiz.
Etxean gogorra egiten da bakarrik dena ikastea soilik azterketa gainditzeko,
baina klase garaian asko disfrutatu dut. Klaseak oso dinamikoak, parte
hartzaileak, talde-lana etengabeko premisa … eta practicuma, konfirmazioaren
garaia! Eskolako errealitatean murgildurik bizi ondoren oso gogorra egiten ari
zait nire egungo ingurugiro teknikari lana aurrera eramatea, gorrotatzen hasia
nagoelakoan nago.
Nire
bizitzako azken urte hauetan maizter bat agertu da, gaixotasuna. Hala ere,
umeekin nagoenean mina burutik joaten zait, beraz, honako premisa hau
jarraitzea erabaki dut: bizitza beste modu batean ikusi beharra dago, une
bakoitza oso garrantzitsua baita, beraz, ez da denbora alferrik galdu behar eta
bilatu nahi duzuna aurkitzen ez duzunean zure bidea bilatzen jarraitu behar
duzu, beldurra eta zalantza guztiak alde batera utzita.
Lortu
nahi duzuna eskatu beharrean, erregutu beharrean nahi duzuna eskuratzeko lan
egizu, borrokatu. Ez egon loria edo ordainsariaren bila, mirariak ez dira
existitzen. Beraz, norberaren etorkizunaren eraikuntza lan eginez lortzen da, amesten
duzun hori ganoraz lor daiteke.
Hauxe
izan da nire teknografia, nire irakasle identitatearen eraikuntzaren prozesua,
nire betidaniko bokazioa azaleratzeko bidea, hain zuzen ere.
IRAKASLE IDENTITATEAREN
ERAIKUNTZA:
“ Ezina ekinez egina”
“Etorkizunerantz pausu
egokiak emanez, bide egokitik igarotzen”